lunes, 2 de abril de 2012

Web 2.0-ren erronkak hezkuntzan


Honezkero sarrera desberdinetan argi geratu den bezala, gaur egungo gizartea aro teknologiko batean murgilduta dago. Gizarteko esparru desberdinetan, Web 2.0 da  inpaktu handiena izan duen terminoa, eta nola ez hezkuntzan izan duen eragina ere nabaria izan da. Bere abantailak desabantailak baino gehiago direla argi dago nire ustetan, baina horrek ez du esan nahi Web 2.0-ren erronkak hezkuntzarekiko gutxi direnik.

Lehenengo pausua edo erronka nire ustez, eskola guztiek haien irakaskuntza sisteman teknologia integratzea izan beharko litzateke. Horretarako, eskola guztiek errekurtso material minimoak (ordenagailuak, internet konexioa …) eskura izatea beharrezkoa izango da, ikasle guztiek aukera berdinak izan ditzaten esparru honetan. Horrekin batera nola ez, haien mantentze  egokia eta eguneratzea.

Beste alde batetik, prestakuntza ere garrantzitsua da; bai irakasleentzat zein ikasleentzat. Ikasleak orain arte haien ikaskuntza prozesuetan ordenagailuekin eta teknologiarekin izan duten harremana oso eskasa izan da, eta behar bada Word, Power Point eta antzeko programak erabiltzera murrizten zen. Horren ondorioz, Web 2.0-ren erronka ikasleekiko oso handia da, unibertso guztiz berri batean sartu behar dituelako. Plataforma berri bat ezagutuko dute, non irakurleak ez ezik, idazleak ere izango diren, haien artean kooperazioa sustatuz. Hala ere, ez dira ikasleak bakarrik teknologiarekin kontaktu gutxi izan dutenak; irakasleak ere, orain arte gutxitan erabili dute teknologia haien irakaskuntza prozesuetan. Beraz, haiek ere formakuntza  jaso beharrean daude, haiena delako ikasleak mundu berri honetan gidatzeko erronka eta ondorioz Web 2.0-k eskaintzen dituen aukerak ezagutu behar dituzte.

Honek, metodologia aldaketa bat ere eskatzen du. Aurretik esan bezala, irakasleak gidatzaile bihurtzen dira, beraz, orain arte klaseetan irakasleengandik aurkitu dugun autoritarismoa alde batera geratu beharko litzateke. Irakasleak ez ditu bere ezagutzak ikasleari transmitituko, baizik eta haietara heltzeko bidea erakutsiko dio.  Ikaslea izango da bere ikaste prozesuaren protagonista gainerako ikaskideen eta Web 2.0-k eskaintzen dituen tresnen laguntzaz.

Ikus dezakegunez, Web 2.0-k hezkuntzan dituen erronkak ugariak dira baina gutxika eta beti lana oinarritzat hartuz, aurrera aterako direlakoan nago.


Web 2.0 eta hezkuntza

miércoles, 14 de marzo de 2012

martes, 13 de marzo de 2012

martes, 14 de febrero de 2012

Welcome everyone!

Hii little bloggers and welcome to my new world!!
You'll hear about me, until then enjoy yourselves :)
xoxo, Sagas
My paradise